Gernika
1936’ko Lorrallaren 26n (astelena) Gernikako mertatu-eguna. Egun orretan eguazan bertan 10.000notiñ baño geiago.
Goixenian ikusten genduzan Gernikako zeruetan frankistaren egaskiñak batera eta bestera ebizala, Koznoako mendijan egoan beste zeregiñik barik, gixon bat adierasten ikuxiñ, zuizkullu, ta zusiriskuakaz egaskiñen etorreria. Koznoako zaindariagaz batera egoazen Anda Mariko kanpatorrian, beste zaindari batzuk, eta onek eukan urrutizkiñ artesa Bilbaoko Jaindaritzagaz, eta onen agindua zan, kanpai bitartez iragarkia (astirotziak esan gura eban, kontu egona; kanpai otzak esan gura eban, arrizko aundia). Laudoletako adarrak jote ebenian ezau gura eban, egazkiñak alde ebela erri albotik.
Egun orretako goixian ziran, Mendata eta Arbazegi aldetik, ainbat egazkiñ ebizala. Askok uste eban egun orretan Gernika zuak artua izangozala.
Onegaitik ba, galozo neban arratzaldeko pelota partidua, astelen gustietan egoten zan lez. Baita notiñ askok, alde egiñ eban albo errietara, onexen bildurra gaitik. Goize atan euki genduzan, Deun Jonen txadonan, aste gustijetan bezela, egiten genduazan eleizkizunak, euzko gudarijen arimen gogo aldez, Jel Alderdijak eginduta. Eleizkizun onetan abestu eben askenengo aldiz, Euzko-Abesbatzako abotzak, Olaizola jauna artiskari zala, ze arratzalde onetan, txadon politan zu artua izan zan, Frankoren egazkiñ madarikatuak emon’agaitik. Beti lez eleizkizun onetara eldu zan notiñ ugarija.
Udaletxera juan nintzan, elizkizunak amaitu ondoren, Gernikan eguazan sei gordeleku amaituta, eta beste sei amaitu barik. Amaitutakoak onez ziran: Asilo Kalzadan kalean bi, beste bi, Gernikako landoletan, bat udal-etxe aspijan, eta beste bat Deun Jon Kalean (Loizagaren etxian). Amaitu bakuak, onexek ziran: Artekale, eta Barren-kale bitartean bat, beste bat, Euskal-zelayan, beste bat Deun Jon txandonako sakristarijan, beste bat geltokiko zelayan. Baita egoazan beste gordeku batzuk (txikijaguak) auxo-etxietan. Etxe jaube batzuk ziran, Arana, Ezenarroren alarguna, eta abar.
Gordeleku gustietan sartu leikiezan 3.500 notiñ.
Udaletxian neguala, da laurak eta aman minute zirala, entzun nebazan kanpayak astirotzu. Andik lasterrera, kanpaia otza zan, iragarten arrisku andija eguala. Urten neban leixora, eta ikusi neban egazkiñ franquista bat etorrela, Bizkargi menditik onuntz.
Etorren oso baju, emonagaz erakusten, berau, maimen da burrundada andijagaz, ekarrela karga izugarrija. Jartu zan “Udaletxe gañían, ipar alderuntz. Esan bera kerispia telatu gañían gañían sartu, eta berialaxe entzun neban durrundada isugarrija. Jatzi nintzen beko gordelekura. An eguan, oso beterik notiñez. Neguan gordeleku atian zer jasokozan esaten lagun batzukaz, da onetan gengozala barrura. Lerdu onetatik eta zaspirak da berrogeiraño, eustan besterik entzun egazkiñen durrundadak, bonba otzak, eta netralla zarata baño. Onek bederatzi barrabas egazkiñok bota eben lau, edo bostgarren bonba, udaletxian jausi zan, eta etxe an, osman jausi zan, baña gordelekua osorik galditu zan; bakar bakarrik onen atia, ta leiyua, gelditu ziran sarratuta Udaletxe zanari, egun eta euparraguakas da ustengendun, an giñan 360 atzo agure, ume, gizon, ta emakumeak, itoko giñala arnasa gabe.
Aldi baten egongiñan argi barik, eta arnasa faltan, baño Jaungoikoari eskerrak, eta lan asko eginda, ate, eta leiyua, erregi ta argitu gendun, gelditurik une batian aske. Arratzaldeko saspirak eta berrogei minutuetan gelditu eben euron lana Frankoren agindu pian eguasen doixtar egazkiñ madarikatuak. Lerduan urte neban gordelekutik, eta ikusi neban neure erri maitea eguala gustiz birrinduta. Usterik urratizkiñ arijak be jota egongo zirala, berialaxe juan nintzen, Muxikako urrutizkiñez enoteko jasorikua, Gudari-Zanigoa, eta Zaindaritzako buruaru, eta eskatzen, bialdu daizazela ainbar ariñen Gernikara, Bilbaoko bonberuak, ba uriko etxe geixenak erretan eguazan. Etarri nintzan berriz Gernikara, eta ikusi neban neure errija zana dena eguala birrinduta, etxiok sutan, beste batzuk lur jora, eta asko jausten zatika. ¡Au esan, gure uri polita! Gure erri ospetzua, eta, entzun andiko Gernika, esan agertzen iñundik.
¡Au tamalgarrija! Bertoko auso ziranak, eta bertora bizitzen etorrijak, alde gustielaruntz igezian ebilzan soroen antzera: malkorrak, ayenak, eta emakumiak, euron umeiak besoetan ebezala, alde egiten eben nora ezekijala.
Etxe jausijen aspijan eguazan, ildako gorputz asko, baita ere, erri onen alboetan: euren artian ugari ilziran ametrallauta. Artekale-barrenkale bitartian eguan gordelekuan, egongo zuran 450 notiñ, eta denak il ziran, jausi zalako bonba izugarrisko bat beronegza eguan etxe Erribera arategijan. Etxe au gordeku giñera hausi zan, eta an amaitu barik eguan lez, errez denak il ziran. Gordelu orretara hautia, galasota eguan neure agiñduz, ba len esandualez, amaitu barik eguan.
Gizon, da gazte batzuk doyazela igasian, bota ziran ogeta irutik, amesei ilak, eegaskiñen ametralladorakas.
Asilo Calzada deritxon geisotegijan, jausi zan bese bonba bat, arrapaurik emakume zarran bizitza, eta bertan gelditu ziran aspiratuta, ilda da, 24 atzo. (Etxe artan bizi ziranak) Gernika-Lumo’ko, bitxabalian, eguazan ildako asko. (Bertan egondako batek zenbatu ebazan anairu, beste batek ikusi ebazab saspi).
Gernika barruan osorik gelditutako etxiak onexek dira: Olazabal´en alargunarena, Allende-Salazar neba-arrebana, Andra Mari txadona (Aramburuen etxe-barrua, beronen kontran, zukatua izan zan). Kale Kantoitik kanpora, gelditu ziran osorik, euren artian, Lege-etxia, ez orraitiño bere alboetan jausi ezielako bonba aundi batzuk, baña zorionez ondo esarri bakuak.
Juan nitzan Lege-etxera, gaubeko amar ta erdiak inguruan, itxaroten gure agintarijari, eta berialaxe agertu ziran, Zaintzaren buru zan Montzón tar Telesforo Jauna, Arregi tar Pantzeska, erri zaindari nausija: eurakaz batera etorri zan Irala Jaunak, Agirren idaskarija. Lagundu nintzen, erri izandakua erakusten: Gernika sutan eguan lan alderdijetatik: esan entzuten besterik, zusko bonbaren zarata otzak, eta arratzaldian jaurtin dako, bonba explota bakuak, emoten eben durrundadak. Jon Deuna ixeneko txadonarutz goyazela (zutan eguan dauan).
Montzon Jaunak, guztiz arrituta esaten eutzan bere emastiari Ana- Mari, begira: au ez da ikusten bizitzan, iñor ere: eta itandu eustan ¿lan au amaitu dabenian, ezta errija zutindu, ta beren senetik urten?
Baña, selan zutindu, ta beren senetik urten? Erantzun neutzan. - Montzonek orduan, barriro esan eustan: esan gura dautzut: ia alde egin dabenian, arerijuan egazkiñak, bixirik geldituniko ausoak, ez daben egiñ, monarkiko, eta gaizkiñen adizkidiari, bihar estan bat, ikusirik errijaren amaya; ¡Ez! Erantzun neutzan: ikusi zazu zer egiten dabiltzan: lagundu batak bestiari, aleginduten. Ori da, gure errija. Ariñago, bederatziak aldian eldu ziran bonberu aldera bi Bilbaotik, baña eziñ lanik egiñ izan eben, zergaitik bonba aundi batek apurtu ebalako uren juan bidia.
Nire ustez nik daukadazan azalpenetatik, egun orretan ilgo ziran Gernikan egaskiñekaitik mille lagun baño geixago.
Gau erdijen juan ziran Bilbaora gure buru ziran gizonak, eta gau guztijan ibilli nintzan, batera, eta bestera, laguntzen beti, bear ixena eukanari, eta aginduten zer egiñ bihar eben bidiak aske eta garbi izteko.
Onetan lagundu eben, fortifikasinuetan ebiltzen langillak Gernika albuetan, eta baitabe, erri zañak, policia motorizada, eta ertzañako morroi zintzoak; onek abertzaliok ziralako. Esan gau atan, lapurretatik ez kalterik iñori egiñ. Gernikan ez egoan ezkertarren gudaririk bera erre eben eta bonbardeau zan bitartian; bakar bakarrik eguazan Eusko gudarosteko gudarijak, dan danok lan asko egiñ eben, askatu ta laguntzen sauritutakoari.
Gernikan ziran lau gasoliñe depositutik, iru utzik eguazan, eta lau garrena Martin abixenagaz esantuten zanak eukan apurren bat, baña oneri ez eutzan ikuturik egiñ bonbak ta zuak.
Txadonako eleizkizunak, eta bere autuetan, esan galazo ezertxo ere, dana egiñ eben bakez, gure agindupian. Gu´gandik, ezeben eleizgixonak, esetariko galasoterik eukiñ, errestasuna baño.
Dana zan bakia egazkiñak etorri arte.
Lorrallaren 29´n sartu ziran Gernikan Francoren gudarijak. Ni egon nintzen bertan goizalderaño.
Lehenengo gudarijak etorri ziran Mendata aldetik, igarorik Ajangiz eta Errenteri. Gernikan egon ziran gudari apurrak Erreterijako zubian arpegia emon eutzen, etozen, Italian, falangiste eta errizketeruari. Frankistak sartuziranian arrapau eben, olerkari aundija zan Lauaxeta gixajua. Lauaxeta geruago fusillau eben Gasteizen. Gernikan ez eguan orduan iñor be; ausoak alde egiñ eben batzubek Erregostiruntz, beste batzuk Kosnoagara, eta askok itxaso aldera. Goixe atan laudoletako adarrak lanera deitu eben, ta asko juan ziran dei´ra, baña ikusirik. Frankoren lagunak etozela, alde egiñ eben laudoletatik, eta eguazen tokijetatik bederatziak alderuntz. Ni juan nintzan Sukarrietarra, eta emendik Bilbaora. Frankistak fusillau dabez guk dakigula, Iturri tar Jon Karla eta Briñas (socialistak) baita Alberdi tar Bitor euzkotar zintzoa. Espetxeratu Aztzanegi tar Brauli, Uribe tar Karmel, Gezuraga tar Jon, Basabe tar anayak (Jon eta Korneli), Ezkurdia tar Eli, Arrien tar Eulogi, Azpiazu eta Alegria anayak (Joseba eta Pantzeska) ta abar. Onek gustijok arrapen ebezan Bilbaon euren sartu ziranian.
La Roseraie (Ilbarritz), 20-IV-1938
|